XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1840an europarrek aitzakia ederra izan zuten Txina erasotzeko: Opioaren Gudua.

Kantongo erretordeak opio kargamendu ingeles bat harrapatu zuela eta, Londresko gobernuak gerra deklaratu zion Txinari; izan ere, ingelesek Bengalan opio landarea lantzen bait zuten, gero Txinan saltzeko, te nahiz zetaren truke.

1842an bukatu zen gudu hori Nankingo ituna izenpetzean: eki-egoaldeko bost portu irekirik gelditzen ziren europarren komertziorako Shangai zen horietarik bat eta Hong-Kong ingelesen eskuetan geratzen zen.

Gerora europarrek, Frantziak, Ingalaterrak, Errusiak eta Alemaniak batik bat, eraso zuten Txina.

Burrukaldi hauen ondorioz, Txinak bere itxitura galdu zuen: 80 portu ireki ziren komertziorako eta zenbait erraztasun eman atzerritarrentzat.

Errusiak eki-iparraldeko lurralde bat Amur kendu zion eta han sortu zuen Vladivostok; Mantxuria okupatu zuen gerora, Japoniaren aurkako gudatean galdu egingo zuen, Mongolia eta Turkestan txinoraino hedatu zuen bere influentzia (Sin-Kiang deritzan lurralderaino).

Frantziak, hegoaldean, Tongking hartu zuen Indotxinan.

Ingalaterrak Birmania kendu zion, Malakaraino eta Borneo uharteraino bere agintea zabalduz.

Alemaniak ere Kiao-Txen itsasgolkoa kendu zion eta Txantog-eraino zabaldu zuen bere influentzia.

1894-1895 bitartean Txina eta Japonia elkarren aurka guduan aritu ziren.

Japoniak beretzat nahi zuen Korea, hemen arroza eta burdina oso ugariak bait ziren.

Japoniarrak indartsuago ziren eta irabazi egin zuten.

Txinak japoniarrei eman behar izan zien Korea, Formosa eta Arrantzaleen uhartea.

Txinak bere nagusitasuna murriztua ikusi zuen eta ia kolonia bezala gertatu zen, atzerritarren influentzia handia hartuz.

Europarrek burdinbideak egin zituzten eta zenbait dirutza utzi ere, Txina europarrei zordun utziz.

1900. urtean boxers nazionalistak jazarketa bat egin zuten egoera honen aurka.

Pekingo enbasadoretegiak bipildu zituzten eta europarrak hil.

Europarrek eta Japoniak berehala erantzun zuten, boxersen aurka expedizio bat bidaliz.

Menderatu egin zituzten.

Japonia ere, Txina bezala itxia zegoen atzerritarrentzat XIX. mendearen haseran eta feudal eran gobernatua.

1853an Perry amerikar almiranteak expedizio bat egin zuen eta azkar asko hasi ziren Ingalaterra eta Frantzia bultzatzen Japoniako portuak europarrentzat ireki zitzaten.

Indar handia hartu zuten europarrek Japonian.

Herria haserre zegoen.

1863an enperadoreak atzerritarrak bota egin zituen Japoniatik.

Frantsesek, ingelesek, amerikarrek eta holandesek eraso zuten.

Ezin izan zien behar bezala erantzun Japoniak, haren ekonomia oso atzeratua zegoelarik.